Kaixo! 🙂

Gu Leire, Lide, Naiara eta Nora gara, DBH 4. mailako Zurriola Ikastolako ikasleak. Web orri honetan munduko lau lekuren kultura, historia, zer bisitatu eta datu bereziak erakusten dizkizuegu.

Beraz, bidaiatzea gustatzen bazaizue, ezin duzue web orri hau galdu 😉

Interneten gauza baliagarri bat eskaini nahi genuelako iritsi ginen ideia honetara: guk sortutako tresna honen bidez, zuek beste herrialde batzuetako kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izatea, etorkizunean bertara joateko beharra edo interesa baduzue hainbat gauzen jakinaren gainean egoteko.

Espero dugu guk internetera gehitu dugun zatitxo txiki hau gustatzea eta baliagarria izatea. Ondo izan!