Txina Asiako herrialde ezagunenetako bat da, eta hainbat gauza interesgarri ditu: historia, arkitektura, kultura… Hori guztia gustatzen bazaizu, leku zoragarri honetara etortzea gomendatzen dizut. Has gaitezen!

Historia

Txinaren historian zehar hainbat dinastia egon ziren inperio handi hori kontrolatzen. Han agindu zuen lehen dinastia Xia dinastia izan zen. Aintzinako testu batzuen arabera dinastia hau K.a. 2205. urtean sortu zen. Ondoren Shang dinastiak agindu zuen K.a. XVII eta XI. mendeetan, eta hau izan zen erregistroak utzi zituen lehen dinastia. Shang dinastia hegoealdean kokatzen zen eta yi tribuari esker botere gehiago lortu zuten. Tang (agintaria) erbesteratu egin zuten eta Zhou herrialdean Erliang erresuma sortu zuen. Azken dinastia Zhou dinastia izan zen. Kristo aurretik XII eta V mendeetan agindu zuen. Kristo aurretik V eta II mendeen artean botere asko galdu zuen, eta herriak independizatu nahi izan zuenez, erresuma borrokalarien garaia sortu zen. Dinastietaz gain hainbat inperio ere egon ziren.

Terrakotazko armada

Kultura

Txinako kultura oso garrantzitsua da. Beraien jainkoa Buda da eta Pekin bezalako hirietan hainbat tenplu aurkitu ditzakegu Buda jainkoaren omenean. Beraien kulturan eta sinesmenetan oinarritzen bagara, beraien egutegietan urte bakoitza animalia batez adierazita dago eta bakoitzak pertsona horiek nola izango diren esan dezakete. Adibidez: txakurraren urtean (1994, 2006, 2018, etab.) jaio direnak lan asko egiten dute, egia esaten dute, konfiantzazko pertsonak dira, justizian asko sinisten dute eta oso leialak direla esaten da. Horretaz gain, Txinan badituzte txanpon jakin batzuk amodioa, dirua, suertea eta ospea ematea sinbolizatzen dutenak.

Amodioa, dirua, suertea eta ospea sinbolizatzen duten txanponak

Gastronomia

Txinak hainbat ohitura ditu. Adibidez, herrialde gehienetan janaria jatean soinua egitea edukazio txarrekoa da, baina Txinan edukazio onekoa da. Hortaz gain, ezin duzu zerbitzatzen dizueten janari guztia bukatu, beraiek ez dizutela zu betetzeko janari nahikoa jarri ulertuko dutelako. Bestalde, beraien janariak oso desberdinak dira: han eskorpioiak eta beste intsektu batzuk jatea gustatzen zaie. Bukatzeko, beste adibide bat arroza izango litzateke, otordu guztietan egon behar den elikagaia delako. Hemen ogia jatea bezala dela esan daiteke.

Udaberri-biribilkiak, txineraz 春卷 (chūn juǎn)

Ekonomia

Txina dagoen tresna elektrikoen eta ohialgintzaren munduko sortzaile handienetakoa da, baina langile askoren soldatak oso baxuak dira. Sortzen diren ondasun gehienak Txinan egindakoak dira, gutxi gorabehera %25a. Txinaren aliatu komertzial handiena Europar batasuna dela esan dezakegu 2004tik. Horretaz gain, turismoak ere diru asko sortzen du herrialde honetan.

Txinako txanponak. Euro bat Txinan 7,5 yuan dira
Txinako bileteak (yuan)

Gizartea

Txina oso herrialde handia da, eta beraz, populazio oso handia du. Horregatik, han haur bat bakarrik eduki dezake bikote bakoitzak. Baina bertako familiek askotan nahiago dute beraien haurra mutila izatea neska baino; beraz, haurrak izaten dituzte semea jaio arte, eta alabak adoptatu egiten dituzte. Horrek populazioan gizonen eta emakumeen arteko desoreka sortzen du. Datosmacro.com web orriaren arabera 2018. urtean gizonezkoen populazioa 714.757.755-ekoa zen eta emakumezkoena 677.972.245-ekoa.

Zer bisitatu

Txinan oso toki zoragarriak daude bisitatzeko. Hasteko, Shangai, Txinako hiriburua, oso handia da, eta ez daude hainbeste eraikin Txinako beste lekuekin konparatuz. Ibai zoragarri bat du, eta han argazki polit asko ateratzeko aukera dago. Gainera, badago bidaia bat itsasontziz egiteko aukera, eta mundu mailan igo zaitezkeen edifizio altuenera joan zaitezke. Dubaien badago beste eraikin altuago bat, (munduko altuena) «Burj Khalifa» izenekoa; 828 metro ditu. Baina Dubaieko eraikinean ez dago Shangaiekoan bezain altu igotzeko aukera.

Hau da aipatutako dorrea, Shangai Tower izenekoa. Edifizio honek 632 metro neurtzen ditu eta 128 pisu ditu. Bertatik hiri guztia ikusteko aukera dago. Gainera, dendak, simulazio toki bat eta kafeteria txiki bat aurkitu ditzakezu.

Beste leku batean gauero iturri zabal batean ur espektakuluak ikus ditzakezu. Eta kultura asko gustatzen bazaizu, abanikoen eta txanponen museo bat dago.

Xitang hirian Aintzinako Txina ikus dezakegu bere etxe eta postu traidizionalekin, ibai batez banatuta bi aldeetan. Hemen ere ibaian txalupa tradizional batean ibili zaitezke, baina gauza modernoagoak ere badaude (adibidez diskotekak). Pekinen, Txinaren hiriburuan, hain famatua den Txinako Harresi Handia zeharkatu dezakezu, eta beste hainbat toki tradizional eta tenplu daude.

Shangai. Eskuinean, Shangai Tower. Azpian, ibaia, eta bidaia egiteko txalupa
Txinako Harresi Handia

Jarraitu beste herrialdeei buruz irakurtzen: