Turkiak urteetan zehar hainbat aldaketa jasan izan ditu: denetariko inperioak pasa izan dira bertatik, eta kultura eta zibilizazio bakoitzak bere aztarnak utzi ditu. Horiei eta gaur egungo hainbat txoko interesgarriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu Turkiari buruz irakurtzen!

Historia

Turkian munduko hiri zaharrenetako baten aztarnak aurkitu dira, Çatal Höyük. K.a. 6500-5700 urteetan existitu zen, eta neolito garaikoa zen. Gaur egun arkeologia-aztarnategi bat da. Hiri hori Anatolia izeneko Asia eta Europa arteko gune handia zen, eta horregatik aurkitzen dira bertan lehen neolitiko herrixkak.

Çatal Höyük aztarnategia

Otomandar Inperioa ere oso garrantzitsua izan da Turkiaren historian: 1299 urtean sortu eta 1922 arte iraun zuen, eta Turkia eta inguruko lurralde asko bere menpe izan zituen. Otomandar Inperioa Lehen Mundu Gerra amaieran suntsitu zen, 1919 urtean, eta urte hartatik 1923 arte izan zen independentzia gerraren ondoren Turkia herrialde independiente bat bihurtu zen.

Otomandar Inperioa

Kultura

Turkiako kulturak beste hainbat herrialderen ezaugarriak ditu, Arabia, Persia eta Bizantziokoak (gaur egungo Istanbul). Biztanleria ia guztia (%99) musulmanak dira, baina hala ere Estatuak ez du erlijio ofizialik. Hizkuntza ofizial bakarra turkiera da, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere hitz egiten diren.

Gastronomia

Turkiako gastronomiaren ezaugarri nagusienak espeziak, haragia errea eta barazki eta oliba olioaren erabilera plater gehienetan dira. Gaur egun Turkiako gastronomia oso ezaguna da, eta eragina izan du beste leku batzuetako gastronomietan.

Döner Kebab, Turkiako plater ezagunena

Turkiako otordu tipikoek zopa izaten dute hasierako plater bezala. Zopak dilista gorrienak edo berdeenak, jogurtarenak edo gari ehoarenak izan ohi dira, eta bertako dietaren parte dira.

Turkiako plater bat

Beste zizka-mizka ezagun bat «meze» da. Meyhaneetan (Turkian tipikoak dira, tabernen antzekoak) zerbitzatzen da, bertako edari alkoholikoarekin (rakı) batera. Askotariko «mezze» platerak daude Mediterraneo eta Ekialde Ertainean, baina Turkiakoak normalean itsaskiekin egiten dira. Hala ere, hauen jatorria grekoa da, antzinan Istanbulen bizi ziren grekoek meyhaneetan meze-ak sukaldatzeko fama zutelako.

Ekonomia

Langabezia oso handia da eta egoera txarretan lan egiten langile asko daude. Horregatik, turkiar askok Europa mendebaldera emigratzen dute. Hala ere, Turkia mendebaldean ekonomia asko garatu da azken urteetan, baina ekialdean oraindik ere egoera kaxkarra bizi du.

Gizartea

Beste behin, estereotipoek eragin handia dute herrialde baten gizartea irudikatzeko garaian. Eta Turkiaren kasuan, hori eragin dutenak Turkiako telenobela ezagunak izan dira, herritarrek sortutakoak, eta ez kanpotarrek asmatutakoak. Esan beharra dago estereotipo hauetako asko lehenago sortutako estereotipo klasikoak direla, baina beste asko estereotipo horien moldaketak edo orain asmatu direnak dira. 

Zer bisitatu

Turkian ikustea ezinbestekoa den lekua Istanbul da. Historikoki gauza asko bizi izan dituen hiria da, eta hainbat eta hainbat eraikin eta txoko ikusgarri ditu.

Meskita urdina, Istanbul

Paisaiaren aldetik, Kapadozia eskualdea beste leku harrigarri bat da. Basamortu horretan haizeak eta erosioek urteen baitan sortutako harrien egitura bereziak daude, eta gainera globo aerostatikoan bidaia ikusgarri bat egiteko aukera dago.

Kapadozia

Pamukkale, edo euskaraz «kotoizko gaztelua» Turkia hego mendebaldean kokatzen den hiri bat da. Orain dela bi mila urte inguru Hierapolis hiria sortu zuten bertan, baina 200 urte ondoren gertatu zen lurrikararen ondorioz berreraiki egin behar izan zuten. Berreraikitze horretan, hiria erabat aldatu zen, eta erromatar izaera hartu zuen. Baina 1354 urtean gertatu zen beste lurrikara baten ondorioz erabat suntsitu zen. Gaur egun UNESCO-ko gizateriaren ondarea da.

Pamukkale oso leku harrigarria da sorrera berezia izan zuelako. Han dagoen menderes ibaieko failaren depresioan gertatu ziren mugimendu tektonikoek lurrikaretaz gain ur termalak sortu zituzten. Ur termal horietako mineral ugariei esker (gehienbat klera) Pamukkale sortu zen.

Pamukkale

Aurreko zibilizazioek Turkian gaur egun arte iraun duten hainbat aztarna utzi zituzten, eta horiek bisitatzeak ere merezi du. Hauek dira lekurik ezagunenak:

Nemrut mendia: mendiaren puntan K.a. 62 urtean eraiki ziren buru erraldoiak daude. Aintzinan, estatua erraldoi hauek tronuetan eserita zeuden jainkoenak ziren.

Nemrut mendia

Éfeso: ondoen kontserbatutako Asia Txikiko hirietako bat da, Greziarrek eraikia.

Mirako harkaitzeko hilobiak: harkaitzetan induskatuz eraiki ziren hilobiak dira.

Mirako harkaitzetako hilobiak

Aspendo: ondoen kontserbatu den antzoki erromatarra, K.o. 161-180 urteetan eraikia.

Aspendo

Pérgamo: Alexandriarekin batera kultura zentro garrantzitsuena izan zen. Bertako liburutegietan 200.000 pergamino baina gehiago gordetzen ziren.

Pérgamo

Afrodisias: Afroditaren omenean izendatutako hiri greziarra izan zen. Hiriaren leku garrantzitsuenean, Afroditaren tenpluan, kokatzen zen maitasunaren jainkosaren estatua.

Afrodisias

Jarraitu beste herrialdeei buruz irakurtzen: