Peruk arkitektura berezia dauka. Hortaz gain, haien erlijioa, historia eta bizimodua interesgarriak dira. Gaia gustatzen bazaizu, ez zaitez toki hau bisitatu gabe gelditu. Has gaitezen!

Historia

Antzinako kulturen artean inka zibilizazioa ezagunena da lurralde honetan. XII. mendean sortu zen gutxi gora behera. Hego Amerikako imperio indartsuena izatera heldu zen espaniarrak iritsi aurretik. Garai horretan, gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia eta Argentinako lurraldeak hartzen zituen. Ozeano barea aurkitu ondoren, espaniarrek Hego Amerikako kostaldea aztertu eta Peruren inperioarekin aurkitu ziren. Francisco Pizarro, espaniar inperioaren esploratzailea, ia 200 soldadurekin batera Peru konkistatzera abiatu zen. Han espeniarrek Lima hiria sortu zuten kostaldetik gertu itsasorako irtenbidea izateko.

Kultura

Peruren kultura inken eta espaniarren nahasketa bat da.

Peruren artea berezia da. Han dauden lehenengo arkitektura arrastoak piramideak dira, adobe-z eginak; beraien funtzioa erlijiosoa eta administratiboa da. Kostaldeko kulturetan ohikoak dira monumentu horiek.

Garai horretan eskultura txikiak egiten zituzten zurez edo harriz. Inkek oso arte eskematikoa eta soila zuten eta haiek egindako jainkoen eskultura gehienak osagarriak ziren arkitekturetan.

Musikan genero ugariak dituzte eta mendeetan zehar fusionatu egin dira beraien artean genero hauek lortu arte. Musikarekin erlazionatuta, dantza mota asko dituzte baita ere. Esaterako, Puno deabrua, La Tunantada eta Huayno.

Gastronomia

Perun duten gastronomia oso dibertigarria da. Antzinan, sukaldariek hasieran zituzten errezetak geroago beste tradizio batzuetako eta espainiako errezetekin nahastu ziren. Espainiarrek eraman egin zituzten esklabuen ondorioz (gehienak afrikarrak), Afrikako gastronomiak ere eragina izan zuen. Baina aintzinan bezala, gaur egun Peruko gastronomia oraindik ere aldaketa konstante batean dago.

Han oso ohikoa den plater bat ‘Lomo saltado’ da. Platera egiteko behar diren osagaiak etxean aurki ditzakegunak dira: tipula, piper berdea, tomatea eta tipulina.

Ekonomia

Peruko ekonomiak herrialde aberats baten ezaugarriak ditu eta nekazaritzan, arrantzan, baliabide mineralen meatzaritzan eta industrian oinarritzen da. Peruren egitura eta eraketa dela eta, lurraren %3a bakarrik erabili daiteke nekazaritzarako. Orokorrean, Perun hazitako laboreen artean, arroza, azukre kanabera, kafea eta kotoia dira emankorrenak. Peruko lurrik emankorrena kostaldeko oasia da.

Sol, Peruren txanpona

Gizartea

1979ko Konstituzioaren arabera, Peru errepublika bat da. Administrazioari dagokionez, Peru 24 departamendutan eta probintzia konstituzional batean banatuta dago. Peruko egoera eta bizimodua hobetzen ari diren bitartean, herrialdeko zenbait gune (esate baterako mendiko herriak) aurrerapen horretatik kanpo geratu dira eta jende askok premiaz bizi behar du. Hirietan ere, immigrazioaren eta biztanleriaren hazkunde azkarra dela eta, oraindik langabe eta pobre asko daude.

Zer bisitatu

Machu Picchu, Limako kosta, Trujillo eta Chiclayo bisitatzea gomendatzen dugu.

Machu Picchu oso ezaguna da mundu osoan aintzinako hiri hartako tenpluengatik. Hiri hau 1460. urtean eraiki zela uste da. Hiram Bingham-ek hiri hau aukitzean, Vilcabamba hiria zela uste zuen eta horretaz konturatu zenean ‘Inken hiri galdua’ bezala deitu zuen (https://www.boletomachupicchu.com/ webgunearen arabera).

Machu Picchu

Ozeano Barearen sarbide zuzenadu Costa Verdek. Hiriaren eta kostaren arteko desnibel handiak turista asko erakartzen ditu leku honetara.

Costa Verde, Lima

Trujillo eta Chiclayo oso egitura ikusgarriak dituzten hiriak dira. Peruren kostan aurkitzen dira biak.

Jarraitu beste herrialdeei buruz irakurtzen: