Norbegia, Europako ipar aldeko estatu bat da. Hemen bikingoak sortu egin ziren. Hortaz gain Mitologia ere zati garrantzitsu bat da: lehen aipatu bezala bikingoak, jainkoak… Azkenik, paisaiak eta argazkiak ateratzea gustatzen baldinba zaizu ezin dituzu emengo ikuspegiak galdu. Aurrera!

Historia

Norbegiako lehen biztanleak K.a. 11.000-10.000 inguruan iritsi ziren bertara, Alemania iparraldetik. K.a. 8.000 urtean, glaziazioaren ondoren izotza urtzen ari zenean, bertako biztanleak Norbegian geratu ziren.

Norbegian hainbat dinastia izan ziren historian zehar. Lehenengoa Hårfagreætta izan zen, bikingoen garaikoa. Eragin handia izan zuen gaur egungo sinesmen eta kulturan. Hiru generazioz gobernatu zuten, eta bakoitza 40 urtez egon zen boterean.

Kultura

Norbegian tradizionalki egurra erabiliz eraiki dira bertako etxeak. Zurezko kapera ugari eraiki ziren Norbegia osoan. Adibidez, Urnesko Stave eliza. Edvard Munch margolari modernista ospetsua da Norbegian.

Norbegiako etxeak
Eco Del Grito, Munch-ena

Horretaz gain, Norbegiako kulturan bertako mitologia nordikoek ere garrantzia handia izan dute. Gauza garrantzitsuenak aipatzen baditugu, esan dezakegu Asgar jainkoen bizilekua dela, bertan Æsir-ak (gizonezko jainkoak) eta Asynjur-ak (emakumezko jainkoak) bizi baitira. Odin da guztietatik garrantzitsuena, jainko guztien jainkoa eta denen aita baita.

Gastronomia

Rakfisk (arrain hartzitua) Norbegiako plater ospetsu bat da. Lehen begiratuan eta «lehen usainean», Norbegian jaki gisa kontsideratzen den plater hau baztertu dezakezu. Hala ere, erdi hartzitutako arrain hau Norbegiako Valdres eskualdean (gehien ekoizten den lekuan) dastatzeak merezi du.

Ekonomia

Norbegiako ekonomiak hazkunde handia izan du industrietan aroaren hasieratik. Tradizionalki, bere eragile ekonomiko nagusietako bat esportazioak izan dira.

Zer bisitatu

Norbegiak hainbat leku polit eta interesgarri ditu. Hauek dira guk gomendatzen ditugunak: Lofoten, Tromso eta Bergen.

Lofoten iparraldean dagoen artxipielago bat da. Inguru oso turistikoa da bertan aurora borealak ederki ikusten direlako. Kontuan hartuta Norbegiako eskualde hau iparpoloaren azpian dagoela, oso tenperatura atseginak edukitzen dituzte urte osoan zehar. Hala ere, neguko egun batzuetan hainbat tokietan eguzkia ez da ateratzen.

Lofoten

Norbegia iparraldeko beste konderria Troms da. Bertako hiriburua Tromso da, eta oso turistikoa da kostaldean dagoelako, aurora borealak oso ondo ikusten direlako eta antzinan erabiltzen ziren txabolak ikus daitezkeelako.

Tromso

Bergen Norbegia hegoaldeko bigarren hiria da. Toki hau ere oso turisitikoa da, bertan dauden eraikinen eta etxeengatik. Bergeneko etxeak oso bereziak dira, oso koloretsuak direlako.

Bergen

Jarraitu beste herrialdeei buruz irakurtzen: